Pedagogia

Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dira kontutan:

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.

Autonomia pedagogikoa.

Ikastetxeak ezarritako curriculuma garatuko du programazio didaktikoen bitartez. Programazio horietan kontuan izango dira hezkuntza-maila honetako ikasleen beharrak eta ezaugarriak. Programazioetan, halaber, haurren jolasteko, lan egiteko eta atseden hartzeko erritmoak errespetatuko dira.

Hezkuntzak, autonomia sustatuko du eta maisu eta maistren, hezitzaileen eta profesionalen talde-lana bultzatuko du.

Ikastetxeko hezitzaileek autonomia izango dute hezkuntza-maila horretan erabili behar den material didaktikoa aukeratzeko.

Ikasleen gaitasunak, prestakuntza eta aukerak ahalik eta gehien garatzeko, ikastetxeak curriculuma zabaltzeko ahalmena du. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina