2014/12/02

Txubelaizu 1998. urtean, Udaletxearen eskutik proiektu berri bezala sortu zen, euskara sustatzeko eta familien desplazamendua ekiditeko. Eskola publikoa da eta Haur eta Lehen Hezkuntza biltzen ditu. 

Gure eskolako hezkuntza eredua gaitasun eta baloreen garapenean oinarrituta dago eta curriculumaren arlo guztiak bideratzen ditu. Haurra bere osotasunean hartzen du ardatz eta haren arlo guztien garapena lortu nahi du: gorputza, afektibitatea, norberaren identitatea, giza-harremanen eremua...

Gure hizkuntz proiektuak euskara indartzen du gure ikasleen ikasketa hizkuntza bezala eta baita komunikazio hizkuntza bezala ere. Gure eskolako haurrak D ereduetan eskolaratuta daude eta lau urterekin ingelesa ikasten hasten dira.