Jolas
Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara hain
zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak
erabiltzen dira jolasean. Era berean, pentsamendua,
hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen du.
Bi fase
ditu:
- Haurrek materiala aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte.
- Hezitzaileak
gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da jolas
heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina