Metodologia

Metodologia funtsezko curriculum-elementuetako bat da hezkuntzako asmoak betetzeko. Metodologian adierazten da hezkuntza-jardueraren berri ematen duen eta jarduera hori zehazten duen erabaki multzoa.

Irakasle-taldeak erabaki beharko du nola heldu irakaste-ikaste prozesuan esku hartzen duten aldagaiei, eta, hartara, banakako eta taldeko ezaugarriei hobekien erantzungo dieten jardute didaktikoak aukeratu beharko ditu. 

Halaber, oinarrizko gaitasunak pixkanaka garatzeko aukera emango duten hezkuntza-proposamenak diseinatu beharko ditu.

Haurrek adin horietan nolakoak diren eta nola ikasten duten erakusten duen gaur egungo ezagutzaren oinarria abiapuntu hartuta, esku-hartze pedagogikoak honako printzipio metodologiko hauek izan beharko ditu erreferentetzat:

1.– Aniztasunaren trataera.
2.– Ikaskuntza esanguratsua.
3.– Eskola-giroa: ongizate-, afektu- eta estimulu-eremua.
4.– Eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa.
5.– Haur Hezkuntzako ikastetxea: bizikidetzarako tokia.
6.– Haur Hezkuntza: denon eginkizuna
7.– Ebaluazioa: prozesuen behaketa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina