Arte Hizkuntza

Arte-hizkuntzaren bitartez, haurrek errealitatea aztertzen dute, errealitatearen inguruan duten ezaguera islatzen dute, beren burua adierazten dute eta pizgarria da trebetasun eta gaitasun berriak eskuratzeko, bai eta sentikortasun estetikoa eta sormena pizteko ere.


Honako helburuak ditu:
  • Arte ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz. 
  • Arte-hizkuntza osatzen duten zenbait elementuren berri izatea (lerroa, itxura, kolorea, ehundura, espazioa...) eta horiekin saiakuntzak egitea. 
  • Gertakariak, sentimenduak eta emozioak, bizipenak edota fantasiak marrazkien eta plastikako ekoizpenen bitartez adieraztea eta komunikatzea. 
  • Plastikako hainbat lan mota gero eta modu doituagoan interpretatzea eta balioestea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina