Musika Hizkuntza

Musika arte bat da, soinu atseginen konbinaketa alegia. Gizakiaren ahots  soinuak zein instrumentuen konbinaketa.

Gaur egun, musika eskolaurretik ematen ari da haurren garapen intelektual, entzumen eta sentsorialean garrantzia handia duelako.

Nahiz eta ume batzuk oraindik ez dakiten hitz egiten, musika, tresnak, mugimendua edota ahotsa erabiliz, barruko mundua adierazi ahal dute.

Hortaz aparte, mugimendua eta entzumena garatu ahal dute eta giro afektiboa lortu ahal dugu horrelako jarduerak egiten.
Musika komunikatzeko baliabidea da, baina gainera, norberaren ezaguera eta ingurunearen ezaguerarekin lotura dauka.

Hori oso garrantzitsua da, beraz, musika erabiltzean, haurrak norberaren eta ingurunearen ezaguera landuko du, besteekin erlazionatzeko aukera izango duelako dantza egitean, abestean, eta abar.

Honako helburuak ditu:
  • Ahotsaren, norberaren gorputzaren, materialen, eguneroko objektuen eta musika-tresnen soinu-aukerak aztertzea. 
  • Soinu eta erritmo errazak ekoiztea, melodiak interpretatzeko edo bestelako ekoizpen batzuen akonpainamendua egiteko: testuak, irudiak... 
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntu hartuta. 
  • Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak ezagutzea: animaliak, telefonoa, sirenak... 
  • Soinuen zenbait ezaugarri bereizgarri eta oinarrizko kontraste entzumenaren bitartez bereiztea (zarata/isiltasuna, luzea/motza, gogorra/leuna, altua/baxua). 
  • Kultura-inguruneko folklorea eta bestelako adierazpen artistiko batzuk aintzat hartzea eta haiekiko interesa izatea.

Paristik natorren:


Ez goaz lanera:


Sorgina Pirulina:


Hau dek umorea:


Pintto Pintto:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina